Filosofia
CSC deituriko klubak, irabazi asmorik gabeko elkarteak gara. Gure kolektiboak kalamua erabiltezen dituzten pertsonak osatzen dituzte eta asoziazioen legeen babesan daude .Urteak pasa ahala, gure elkarteak egiten dituzten aktibitate ezberdinen artean bere helburu sozialak lortzeko, kalamuko laborantza kolektiboak agertzen dira. Laborantza hauek, bere bazkideen kontsumorako soilik dira. Bazkide guztiok adinez nagusiak dira eta elkartean sartu baino lehen kalamu kontsumitzaileak ziren edota zientifikoki badakite beraiek daukaten gaixotasun batean kalmaua hartzea konponbide eraginkorra izan daitekela. Laborantza hauek, gainera, esplizikoki agertzen dira elkarte hauen helburu sozialen artean.
Printzipioz, landare honen landaketa legez kontra egonez, legeraren barruan lan egiten dugu Auzitegi Goren jurisprudentziaren babesan konstumo partekatuarekin. Horretarako baldintza batzuk batu behar ditugu:
-Leku pribatuak izan behar dira. Bertan pertsona nagusiak bakarrik egon daitezke, beti aurre-kontsumitzaileak eta hirugarren pertsonentzako difusiorik egon gabe.
-Irabazi asmorik ezin da egon eta laborantzak planifikatu behar dira bazkideek egindako kontsumo prebisio bat jarraituz.
-Kalamua kantitate txikietan bakarrik dispendatzen da, beti berehalako kontsumorako.
Dena den gure aktibitateak oraindik regulazio falta nabaritzen dute. Alde batetik europako beste herrietan gertatzen den kontra, Espainan oraindik ez dago zehaztuta zenbat landare euki dezakete pertson bakoitzak, ezta laborantza kolektiboa noraino iritis daitekeen ere. CSC-ren aldetik, oraindik ez dago araudi zehatz bat, tribunalak behin eta berriro haien alde epaitu arren.
Ulertzen dugunez, estatuak ez du errespetatzen ziurtasun juridikoaren eta gutxienenko interbenzio printzipio basikoak. Beste aldetik, gure ustez, zalantzan jartzen dira asoziazio libreen eskubideak, bakoitzeko pertsonalitatearen garapena, edota osasunaren babesa, hau da, gaixotasun larriak dituzten pertsonak ezin dute erabili bere medikuak aholkatu diotenen medikuntza.
CSC-ak zuzenbide penala eta NBEren drogen buruzko hitzarmenak errespetatzen dute. Beste aldetik Europar Batasunak drogen trafikoan eginiko gomendatzeak betezen dute CSCak 2006an Frattinik Komisariak baieztatu zuenez. Gure ereduak kalamu erabiltzaileari merkatu beltzatik ateratzea erreztatzen dio, zergen bitartez bilketa lortzen du estatuarentzat, gastu poliziala murrizten du, adingabekoei eragozten dio sarbideak, traszendentzia publikoa ez du eremu pribatuan egotean, produktuaren kalitatea ziurtatzen du, konstumo problematikoen kasuen aurkitze eta tratatzea errezten du. Gauza hauen guztien gain, irabazi asmorik gabeko sektore ekonomiko bat lortzen du, demokratikoki eramanekoa, eta debekuan oinarritutako politiken alternatiba bezala azaltzen dena.
Kanpoko reglamentazio zehatz baten faltaz, CSCak beraien autorregulazioaren bitartez, beste aktibitate ilizitoak egiten duten klubak saihesten saiatzen dira. Dena den, gure ustez, seguritatea eta gardentasuna ziurtatzeko, ezibestekoa da reglamentazio hauek instituzio publikoetatik etorri behar direla. Horrela ere saihestu dezakegu, protokolo polizial baten bidez, asoziazio askoen kontra behin ta berriz egiten diren interbentzio polizialak.

